ZER DA GURASO ESKOLA?
Udal Hezkuntza Zerbitzuak eskaintzen duen GE edo Guraso Eskolen proiektua Iruñeko Udalaren proposamena da, prestakuntzako proiektu erkide batean parte hartu nahi duten pertsona helduei zuzendutakoa.
​
Eskola guraso-talde baten edo eskola-adinean seme-alabak dituzten eta gehienetan ikastetxe berekoak diren beste pertsona esanguratsu batzuen arteko lankidetza-hitzarmena da. Pertsona horiek seme-alaben prestakuntzarako ekintzak modu sistematikoan antolatzea erabakitzen dute, batez ere elkarrizketan eta hausnarketa partekatuan oinarrituta.
Entzuteko eta hausnarketarako elkargunea
​
Elkarrizketaren eta partaidetzaren bidez, ikastetxe bereko gurasoek gurasotasun positibo baterantz garatu ahal izango dituzte euren gaitasunak eta jarrerak.
2 orduko 4 saio egingo dira, profesional batek gidatuta.
​
Prozesu guztia ikasgela birtualaren bidez osatuko da. Moodle plataformaren bidez, parte-hartzaileek landutako gaietarako sarbidea izango dute, foroetan parte hartuko dute eta hainbat baliabide izango dituzte eskura.
GEren helburuak
​
HELBURUAK
​
-
Gurasoak prestatzea, motibatzea eta interesatzea
​
-
Gurasoek hezitzaile gisa daukaten erantzukizunaren hartzen laguntzea.
​
-
Seme-alaben inguruan sortzen diren arazo ohikoenetako batzuk prebenitzeko eta/edo haiei aurre egiteko balio duten proposatzea.
​
-
Hezkuntzarekin zerikusia duen guztian laguntzea.