Zertan datza GE?
Guraso-eskola parte hartu nahi duten Iruñeko ikastetxeetan gauzatuko da.
Ikastetxe bakoitzeko guraso-elkarteak antolatuko du bere funtzionamendua Laskurain zentroko profesionalen laguntza teknikoarekin.
​
GE bakoitzak aukeratuko ditu prestatutako zerrendatik landuko diren gaiak.
​
GE bakoitzak 12 pertsona parte-hartzaile izan behar ditu, gutxienez. Ikastetxe batean nahikoa guraso ez baldin badago, beste ikastetxe batzuetako gurasoekin elkar daitezke.
Guraso Eskolaren elementuak
GURASO-ELKARTEAK
Proiektuaren helburuetako bat zuzendaritza-batzorde guztiei beraien hezkuntza komunitaterako nahi duten guraso-eskola eraikitzen laguntzea da.
Horretarako, batzorde bakoitzak prozesua eskura jarriko dien teknikari bideratzaile bat izango du, batzorde bat eta lan-plan bat sortzen lagunduko diena.
BATZORDEAK
Guraso-elkarteko kideek borondatez hartuko dute parte Guraso Eskola sortzen eta hedatzen.
Batzordeari laguntza teknikoa emateko bileretan hartuko dute parte, 4 orduko gehieneko iraupenarekin. Koordinazio-bileretara ere joan daitezke.
BIDERATZAILEAK
Profesional bideratzaile bakoitzak ikastetxe bakoitzean finkatzen den guraso-eskolara joateko eta hari laguntzeko erantzukizuna du.
Bideratzailea lan-prozedura adosteaz, aukeratutako gaien inguruko edukiak egituratzeaz, taldeko kideen artean partaidetza sustatzeaz, eztabaida errazteko behar diren materialak eta baliabideak jartzeaz, lan-saioak gidatu eta dinamizatzeaz eta ondorioak prestatzeaz arduratzen da, betiere taldearen esperientziatik abiatuta.
ZUZENEKO PRESTAKUNTZA
Guraso Eskolen prestakuntza 2 orduko 4 saiotan banatuko da. Egitura eta maiztasuna batzorde bakoitzarekin hitzartutakoaren arabera alda daitezke. Gutxienez 12 parte-hartzaile behar dira GE bat sortzeko.
Ikastetxe interesdun bat gutxienekora iristen ez bada (12 parte-hartzaile), profesional bideratzaileak, bere taldearekin lankidetzan, beste ikastetxe batzuetako parte-hartzaileekin batera bana ditzake parte hartzeko interesa dutenak.
IKASGELA BIRTUALA
Guraso-eskola bakoitzak eskaintzen duen prestakuntzak proiektuaren profesional-talde arduradunak gidatutako ikasgela birtuala du.
Plataforma horren bidez material bibliografikoa eta ikus-entzunezkoa izango da erabilgarri prestakuntza-prozesuari laguntzeko. Prozesu hori aukerako jarduerekin indartu ahal izango da.
​